1

Erabiltzaile egin eta zure autoa aukeratu

Izena ematea erraza eta segurua da, gure web orriaren bitartez, formularioa beteta egin dezakezu.
Alta prozesua amaitu ondoren, Ibilkari Sharing aplikazioa deskargatu ibilgailuetara sartu ahal izateko.
Erabiltzeko erraza den aplikazio hau erabiliz, edo gure webgunearen bidez, eguneko 24 orduetan zehar, ibilgailua behar duzunean erreserbatu ahal izango duzu.
Erreserbaren iraupena, jasotzeko lekua eta behar duzun ibilgailu mota zehaztu beharko dituzu, egoeraren arabera.

2

Zure autoa zabaldu eta martxan ipini

Aparkalekura iritsitakoan, erreserba hasi mugikorreko aplikazio erabiliz, eta ibilgailua automatikoki irekiko da.
Giltza eskularru-kaxan aurkituko duzu, eta horrekin ibilgailua martxan jarri ahal izango duzu.
Bidaia hasi aurretik, ibilgailuaren egoera ikuskatzea komeni da, eta arazorik, akatsik edo kalterik hautematen baduzu, jakinaraz iezaguzu ahalik eta lasterren.
Zure bidaia hasi aurretik ibilgailuaren egoera ikuskatzea komeni da eta arazorik edo kalterik antzematen baduzu, esaiguzu lehenbailehen.
Horrez gainera, autoak behar dituen dokumentu guztiak bertan daudela egiaztatzea komenigarria da.

3

time-line-3

Gidatu eta zure autoa itzuli

Egindako etenaldietan, ibilgailuaren giltzarekin zabaldu eta itxi beharko duzu.
Bidaian zehar erregaia betetzea dagokizunean, ibilgailuan aurkituko duzun txartela erabili. Dakizunez erregaia zerbitzuaren baitan dagoen zerbait da eta hortaz ez du gain kosterik erabiltzailearentzat.
Bidaia bukatutakoan, ibilgailua bere jatorrizko lekura itzuli, giltzak eskularru‐kaxan dagoen ordenagailuan sartu, zure jabetzako ezer gelditzen ez dela begiratu, eta azkenik ibilgailuarekin amaitu eta erreserba-denbora ixteko, mugikorraren aplikazioa erabili.
Erabiltzaileen gida osoa hemen irakur dezakezu.

Gai orokorrak

Jakina denez, IBILKARI zerbitzua erabiltzaile desberdinez osatua dago, horregatik eta zerbitzuaren onerako, garrantzitsua da erabiltzaile garen guztiok ibilgailuak arduraz eta bestekiko begirunez erabiltzea, denon mesederako izango baita.

Izen ematea

Erabiltzaile izendatzeko 25 urtez gorakoa izan beharko duzu, gidatzeko baimena indarrean eduki eta gutxieneko 2 urtetako antzintasuna eskatzen da.
Hasieran 100 €ko berme bat aurreratu beharko da, kontratuaren bukaeran itzulia izango dena.
Erabiltzaile bakoitzak "baimendutako" gidari bat dohainik izandatu ahalko du.
Enpresa jarduera izan ezkero, erabiltzaile bat baino gehiago izandatu ahalko da AKTIBO eta AURRERATUA deitzen diren kontratu motak izan ezkero.

Erregaia betetzea

Erregaiaren maila 1/4 neurritik behera baldin badago, depositoa bete beharra izango dezu. Motorra geldi duzula, ibilgailuan dagoen ordenagailuaren zirrikitutik erregai txartela atera dezakezu. Txartela kanportatzean ordenagailuan txartelak duen PIN kodea azalduko zaizu. Txartelarekin depositoa bete eta ordaintzen duzunean, bere hasierako lekura eraman.

Errekarguak

Ibilgailuen erabilera desegokia egin ezkero (itzulera ordua atzeratu, ibilgailua zikinik bueltatu, etab) kasu bakoitzeko Erabiltzaileen Gidan azaltzen den gainordain edo errekargu bat erantsiko zaio. Honen bitartez erabilera arduratsu eta beste erabiltzaileekiko begirunez arituko den zerbitzu bat bultzatzea nahi da.